STREET ESCAPE BASAURI
“ESKARABILLERAREN BAHIKETA”
SARIAK:
- saria talde onenari: 300 €-ko bonua
- saria talde onenari: 200 €-ko bonua
- Zozketa, 100 €-ko 2 sari lortzeko, jokoa bukatzen duten parte-hartzaile guztien artean.
- Sare sozialetako saria. Jokoak iraun bitartean beren argazki bat igotzen duten parte-hartzaile guztiak, #escapebasauri traola jarrita elkartea (@basauriko_merkatariak) aipatuz, sari hauen zozketan sartuko dira:
- Bi lagunentzako 2 sarrera Silent Town Basauri ihes aretorako (90 €-ko balio dute).
- Zinemarako 15 sarrera bikoitz, Basauriko Social Antzokirako.
JOKOAREN OINARRIAK:
- Ihes jokoa urriaren 22an izango da, larunbata, goizez. Jokoan 16 urtetik gorako 2-5 pertsonako taldeek parte hartu dezakete; 16 urtetik beherakoek ere parte hartu dezakete, baina lagunduta.
- Izen-emateak balioa izateko, inskripzioa osorik bete, baldintzak onartu eta taldeko ordezkaria izendatu behar da.
- Izen-ematea zabalik urriaren 18ko 14:00ak arte. Plaza mugatuak, izen-ematearen hurrenkeran.
- Izen-ematea doan da, eta basauricomerciantes.com webgunean egin daiteke, edo elkartutako saltokien bidez, haietan eskuratutako inskripzio-orria bete eta Basauriko Merkatari Elkartean entregatuta (Solobarria plaza, 1).
- Talde bakoitzak QR kodeak irakurtzeko gailu bat beharko du (Internetera konektatutako telefono mugikorra, adibidez).
- Talde bakoitzari sektore eta ordu jakin bat emango zaio, jokoa hasteko. Taldekideek hasiera-puntura garaiz iritsi beharko dute, materiala jasotzeko.
- Jokoaren hasieran emandako joko-orria osatzen joan beharko du taldeak.
- Jokoak 90 minutu inguru iraungo du, eta, denbora horretan, jokoaren pistak argitu beharko ditu taldeak, ebatzi arte.
- Jokoa behar bezala bukatutzat jotzeko, joko-orria behar bezala beteta entregatu beharko da azken postuan, eta bertan baliozkotzat jo beharko dute.
- Probak iraun bitartean, jokabide egokia eta gizalegezkoa izatea eta inor ez iraintzea eskatzen da, eta hori betetzen ez duen edozein pertsona kanporatu egin daiteke.
- Sari-banaketa egun berean egingo da, urriaren 22an, larunbata, 14:00etan, Solobarria plazan (Basauri) dagoen karpan.
- Talde onenaren saria puntuatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:
- Ibilbidea egiteko behar izan den denbora. Sektore bakoitzeko lehen taldeak 7 puntu jasoko ditu, eta bigarrenak 3.
- Karakterizazioa: epaimahaiak 1etik 10era puntuatuko du taldearen mozorroa.
- Proba gehigarria behar bezala ebaztea: +5 puntu.
- Proba guztiak amaitu ondoren, zozketa egingo da 100 €-ko 2 bonuen talde irabazleak aukeratzeko, jokoa amaitu duten talde guztien artean.
- Sariak kanpainari atxikitako establezimenduetan erabiltzeko erosketa-kupoietan banatuko dira, eta ezin izango dira dirutan trukatu.
- Sare sozialetako sarien zozketan parte hartzeko, beharrezkoa da:
- Parte-hartzaileak Facebookeko edo Instagrameko bere horman (ez stories) argazki bat argitaratzea probak iraun bitartean, #escapebasauri traola jarrita elkartea (@basauriko_merkatariak) etiketatuz.
- Sari hau ez da taldekakoa, banakakoa baizik.
- Erabiltzailearen profilak publikoa eta erreala izan behar du, eta ez da onartuko zozketetarako konturik.
- Argazkia hormatik kenduz gero, parte-hartzailea zozketatik kanpo geratuko da.
- Sare sozialetako zozketa urriaren 27an, osteguna, egingo da, 13:30ean, baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaile guztien artean.
- Saridunekin harremanetan jartzeko, zozketarako erabilitako profilera mezu pribatu bat bidaliko zaie.
- Irabazleek Merkatari Elkartera joan beharko dute saria jasotzera, zozketaren datatik gehienez 15 eguneko epean, eta kontua haiena dela egiaztatu beharko dute.
- Sariaren edo sustapenaren publizitatean beren irudia erabiltzen uzteko eskatuko zaie saridunei. Eskatzen bazaie, ezinbesteko baldintza izango da saria jasotzeko.
- Jarduera honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea.
- Oinarri hauetan jaso gabeko edozein gorabehera gertatuz gero, erabakia Basauriko Merkatari Elkarteko batzarrak hartuko da, eta erabaki atzeraezina izango da.
OHARRA: ZALANTZARIK IZANEZ GERO, DEITU ELKARTEAREN TELEFONORA:
94 440 33 77